XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beti, norberak ikusiaz eta kalkulatuaz, zabalean irikitzen diren adar hoiek, sendoak eta lodiak izan daitezela, hartzen duten frutuei eusteko adina.

Frutu-inausketa.

Behin zazpigarren edo zortzigarren urtez gero, sagardotako sagar zuhaitzari, hartzen duen frutu dena utzi dakioke.

Gehienez, sagar pilo haundi-haundiak hartu balituzke, 8-10 aleko lukotan esate baterako, orduan, luko hoiek, lau edo bost aleraino kentzea eskatzen dute.

Gerora, hori ere ez.

Ez dugu bukatu nahi, behin baino gehiagotan, askori gertatzen zaiena azaldu gabe.

Alegia, batere inausi gabe izan den sagar zuhaitzaren aurrean arkitzen garenean, nola ekin behar diogun, esan gabe.

Ez da erraza honelako zuhaitzari inausketa egitea.

Ez daki batek nundik hasi.

Adarrak formatzen duten sasi piloa ikusita, zuhaitz hura ez dagoela konpontzerik esan daiteke.

Baina egia esan, hemen eman ditugun erregelakin, ezer ez dakinentzako hain aldrebesa den lana, oso gustokoa bihurtu litzake.

Inausi gabeko zuhaitza horrek eraman duen desarroiloa jarraitu besterik ez dago, pentsamentuekin bada ere.

Honela, lehen-lehenengoz, enborretik irteten diren hiru adar printzipalenak aukeratu eta gero, enborretik irten diren besteak ebaki egingo dira.

Orduan, hiru adar hoiek eraman behar zuten desarroiloa, buruan bada ere pentsatuaz eta ikusiaz, beren puja luzeak eta beren adar ugariak, moztu eta ebaki egin behar dira.

Behin kanpo aldea txukundu denean, bildur gabe, barrengo sabelera sartu behar da, han, enbarazuan direnak kendu edo ebakiaz.

Gelditzen direnak, frutu-inausketa egitekoak izango dira.

Eta frutu-inausketa hau egiteko, asko moztea eskatuko baluke, urrungo urterarte utz lezake lan hau.

Ez bait da hain beharrezkoa, behin, golpe batean, urte batean, denbora askoan inausi gabe egon den zuhaitza, inaustea.

Bi edo, behar bada, hiru urtetan egin dezaken lana da.

Horregatik, itxura-inausketa fuerte egina bada, hobea da frutu-inausketa beste negurako uztea.